top of page

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat gara, 2007an sortua, eta hau da gure xedea: Saharaz hegoaldeko Afrikako herritar eta herri behartsuenen bizimodua hobetzea, giza eskubideak babestuz eta sustatuz.

Garapenarekin, larrialdiekin eta laguntza humanitarioarekin lotura duten zenbait proiektu bultzatzen laguntzen die gure fundazioak Afrikako zenbait erakunderi.

Euskadin, berriz, garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza sustatzen ditugu, eta lan egiten dugun Afrikako herrialdeetako egoera azaltzen saiatzen gara, hango jendearekiko errespetua eta elkartasuna suspertzearren.

Niños y niñas África Derandein
Gure historia
Derandein Auzoa.jpg

2007: DERANDEINEN SORRERA

Azarloza familiaren ekimenez sortu zen Derandein Fundazioa. Erakundearen sortzaileetako bati, Jokin Azarlozari, otu zitzaion ideia, Afrikan bidaia bat egiten ari zela, bizikletaz. Lau hilabetez Tanzanian, Ruandan, Kenyan eta Etiopian ibili ondoren, han bizitako esperientziak bere ingurukoei azaldu eta fundazio bat eratzeko proiektuari ekin zioten. VASCO taldeko enpresaren laguntza lortu zuten; harrezkeroztik, beti izan da talde hori fundazioaren babesle eta laguntzaile. Etiopian, Kenyan eta Tanzanian bultzatu zituen fundazioak lehenbiziko proiektuak, 2007an.

Izena, berriz, Zornotzako landa-eremuko auzo batena da. Izan ere, Derandeingoak dira gure patronatuko kide batzuen arbasoak, amaren aldetik.

GURE TALDEA

Garapenerako eta elkartasunerako nazioarteko lankidetzaz arduratzen den eta horretan esperientzia duen profesional- eta teknikari-talde bat gara. VASCO taldeko zenbait boluntariok ere egiten dute lan Derandein Fundazioan. Erakundea sortu zenetik (2007) gaurdaino, VASCO taldeko hainbat pertsonak jarri dituzte beren denbora eta ezagutza Derandein Fundazioaren zerbitzura, zenbait alorretan laguntzeko: komunikazioan, informatikan, administrazioan, kontabilitatean eta kudeaketaren bestelako eremuetan.

  

Derandeinen patronatua, berriz, enpresa, hezkuntza eta elkartasunaren esparruetako zazpi profesionalek osatzen dute.

Honela finantzatzen gara

VASCO taldeko zenbait enpresa ditu babesle Derandein Fundazioak, eta haiek ordaintzen dituzte gure erakundearen gastu orokorrak (langileak, azpiegiturak, komunikazioa eta diru-bilketa). Hori dela eta, beste iturri publiko zein pribatu batzuetatik jasotzen ditugun laguntzak zuzenean bideratzen dira guk bultzatzen ditugun proiektuak kudeatzera, hots, haien zuzeneko eta zeharkako gastuak ordaintzera.

Egoitza nagusia:

Iparragirre Etorbidea 59 - 3. solairua

48980 Santurtzi (Bizkaia)

Telefono-zenbakia: +34 944939270

Helbide elektronikoa: derandein@derandein.org

Hemen gaude
Niños y niñas África Derandein
bottom of page