Pribatutasun-politika
DERANDEIN FUNDAZIOAK bermatu egiten du bezeroek ematen dizkioten era guztietako datuen babesa eta konfidentzialtasuna, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorrak xedatutakoari jarraikiz eta datu pertsonalen tratamenduari dagokion pertsona fisikoen babesaren gaineko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 Erregelamenduak (EB) agintzen duena betez, zeinak uztailaren 11ko 34/2002 Legearen Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 95/46/EB zuzentaraua (aurrerantzean, DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Legea (aurrerantzean, DPBLO) baliogabetzen baititu.
DBEOk xedatutakoaren arabera tratatuko dira datuak. DERANDEIN FUNDAZIOAK legeak agintzen dituen babes-mailak ezartzen eta eskura dituen baliabide teknikoak erabiltzen ditu datuak galdu edo oker erabil ez daitezen eta hirugarren batzuek eskuratu edo alda ez ditzaten. Dena den, erabiltzaileek jabetu behar dute Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.
Tratamenduaren arduraduna
Deitura: DERANDEIN FUNDAZIOA
IFK: G95493029
Helbidea: Iparragirre Etorbidea 59, 3. solairua, 48980 Santurtzi (Bizkaia)
Telefono-zenbakia: 944939270
Helbide elektronikoa: derandein@derandein.org
Tratamenduaren helburua
Bezeroek eta/edo bisitariek DERANDEIN FUNDAZIOAREN webguneari edo haren langileei ematen dizkioten datu guztiak datu pertsonalak tratatzeko jarduera-erregistroan gordeko dira. DERANDEIN FUNDAZIOAK sortua da erregistroa, eta haren ardurapean jarduten du. Ezinbestekoak dira datu horiek erabiltzaileek eskatzen dituzten zerbitzuak emateko, bai eta bisitariek aurkezten dituzten zalantzak edo galderak argitzeko ere. Gure zerbitzuen erabiltzaileei buruzko profilik ez dugu egiten.
Tratamenduaren legitimotasuna
-
Kontratu bidezko harremana: gure produkturen bat erosten edo gure zerbitzuren bat kontratatzen duzunean aplikatzen dena.
-
Interes legitimoa: aurkezten zaizkigun kontsulta eta erreklamazioak bideratzeko, eta zor diren zenbatekoen kobrantza kudeatzeko.
-
Adostasuna: gure webgunearen erabiltzaile bazara, harremanetarako inprimakiko laukia markatuta honetarako baimena ematen diguzu: zuri bidaltzeko zuk aurkeztutako eskaerari edo galderari erantzuteko jakinarazpenak.
Hartzaileak
Zure datu pertsonalak ez dizkiogu inori ere lagatzen; salbuespen bakarra dago: legeren bat betetzeko, zure datu pertsonalak erakunde pribatu zein publiko bati derrigorrez eman behar izatea. Zerga Legeak, esate baterako, informazio jakin bat ematera behartzen du, halako zenbateko bat gainditzen duten eragiketa ekonomikoen gainean.
Zure datu pertsonalak, aipatutako erakundeei ez ezik, beste batzuei ere eman behar badizkiegu, zure adostasuna eskatuko dizugu, aldez aurretik, eta aukera garbiak aurkeztuko dizkizugu, erabaki egokia har dezazun.
Komunikazioa
Ez dugu egingo datu pertsonalen nazioarteko inongo transferentziarik aipatutako xede horietako.
Kontserbazioa
Eskatu genizkizunean adierazitako helburuak bete arte bakarrik gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Zenbat denboraz gorde behar diren erabakitzeko, berriz, alderdi hauek aztertzen ditugu: tratamenduaren arriskuak, kontratuaren, legediaren eta arauen arabera dagozkigun betekizunak, datuak gordetzeko barne-politikak eta Pribatutasunari eta Cookien Politikari buruzko oharrean azaldutako gure negozio-interes legitimoak.
Zurekiko harremana amaitu ondoren ere DERANDEIN FUNDAZIOAK gorde egingo ditu zure datu pertsonalak, behar bezala blokeatuta, interesdunarekiko harremanak eragin ditzakeen ekintzen preskripzio-epean. Blokeatu ondoren, DERANDEIN FUNDAZIOAK ezingo ditu eskuratu zure datuak, eta ez dira tratatuko honetarako ez bada: administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien esku jartzeko, tratamenduen ondoriozko erantzukizunak betetzeko, eta Datu Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioak aurkezteko eta azaltzeko.
Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduak baldin badira, DERANDEIN FUNDAZIOAK gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du adingabeen datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.
Datuak hirugarren batzuei lagatzea
DERANDEIN FUNDAZIOAK ez die lagako erabiltzaileen daturik hirugarren batzuei.
Segurtasuna
Arrazoizko baliabide guztiak erabiltzen ditugu gure sistemetan tratatzen den informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna babesteko. Segurtasun-maila zorrotzak baliatzen ditugu prozesatzen ditugun datu pertsonalak galeretatik eta baimendu gabeko sarrera, tratamendu zein jakinarazpenetatik babesteko, kontuan izanik datuen izaera, jasaten dituzten arriskuak eta datuak babesteko teknologiaren egoera. Dena den, ez dugu erantzukizunik hartzen gure webgunean zure datuez egiten duzun erabilera dela eta. Pribatutasun-arau zorrotzak betetzen dituzte gure langileek, eta hirugarren batzuk kontratatzen baldin baditugu zerbitzu osagarrietarako, arau berak betearazten dizkiegu.
Zure eskubideak
Eskubide hauek dituzu datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
-
Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa ari zaizkien egiten.
-
Zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea.
-
Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal baldin bada (esate baterako, legearen aginduz).
-
Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa baldin bada. Horrelakoetan, erreklamazioak aurkezteko edo haiek azaltzeko gorde ditzakegu datuak.
-
Zure datu pertsonalen tratamendua aurkaratzeko eskubidea, baldin eta haiek tratatzeko ahalmenaren lege-oinarria gure interes legitimoa bada. DERANDEIN FUNDAZIOAK utzi egingo dio zure datuak tratatzeari, kasu honetan izan ezik: interes legitimoren bat baldin badu, edo erreklamazioak aurkezteko beharrezkoa bada tratamendua.
-
Zure datu pertsonalak beste norabait eramateko eskubidea, baldin eta haiek tratatzeko ahalmenaren lege-oinarria kontratu bidezko harremana edo zure adostasuna bada.
-
DERANDEIN FUNDAZIOARI emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.
Doan eta noiznahi balia zaitezke zure eskubideez. Jarri gurekin harremanetan —helbidea, Iparragirre Etorbidea 59, 3. solairua, 48980 Santurtzi (Bizkaia)—, eta zure NANaren kopia ekarri edo bidali.
Eskubideen zaintza
Iruditzen baldin bazaizu gure erakundea zure eskubideez ez dela behar bezala arduratu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datu Babeserako Espainiako Agentzian, bide hauetakoren bat erabiliz:
-
Helbide elektronikoa: https://www.aepd.es
-
Posta-helbidea: Datu Babeserako Espainiako Agentzia, Jorge Juan kalea, 6, 28001, Madril
-
Telefonoa: 901.100.099 eta 912.663.517
Datu Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteak ez dakar inolako kosturik, eta ez da behar ez abokaturik ez prokuradorerik.
Eguneratzeak
DERANDEIN FUNDAZIOAK egungo politika aldatzeko eskubidea du, betearazpenean eragina izan dezaketen lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitzeko.