Atzo, urriak 1, gure ohiko Derandein Mendi Martxaren V. edizioa ospatu genuen. Egun berotsua izan arren, jende asko etorri zen, 130 pertsona baino gehiago! Eskerrik asko parte hartzeagatik. Espero dugu ibilbideaz zein Jauregibarrian egindako topaketaz gozatu izana, Derandein Fundazioko taldekideok egin genuen bezala.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Amorebieta-Etxanoko Udalari ere, ekitaldiaren berri ematen laguntzeagatik eta baita Jauregibarria Jatetxeari bere lokala eta zerbitzua eskaintzeagatik, eta era batera edo bestera Mendi Martxa prestatzen parte hartu duzuen guztiei ere. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu AIDAE elkarteari (Desgaitasuna duten pertsonak integratzeko Amorebieta-Etxanoko Elkartea), aurten ere modu aktiboan parte hartzeagatik.
Derandein Fundazioarentzat, Mendi Martxa hau oso modu garrantzitsua da herritarrei, eta zehazki Amorebieta-Etxanoko herritarrei, egiten dugun nazioarteko lankidetzaren berri emateko. Era berean, proiektuak gauzatzen ditugun testuinguruetako errealitateei buruz gure ingurunean sentsibilizatzeko modu bat da. Aurten, ibilbidea aprobetxatu dugu "URA" izeneko erakusketa aurkezteko. Bertan, uraren egoerari buruzko infiormazioa eskaintzen da, ura beste alderdi batzuekin, hala nola, haurrekin, emakumeekin, klima-aldaketarekin, presio- demografikoarekin eta migrazio-mugimenduekin, nola erlazionatzen den aztertuz, mundu osoan eta Afrikako testuinguruan. Interesa duten pertsona guztiek bisita dezakete erakusketa hau gure webgunean, esteka honen bidez: https://www.derandein.org/agua?lang=eu
Mendi Martxaren argazki batzuk partekatzen dizkizuegu. Datorren urtera arte!
Kommentare