top of page

“Afrikako ahotsak, begiratu eta ebaluatzen gaituzte” hirugarren topaketa

Derandein Fundazioa

Joan den azaroaren 25ean, Afrikako Ahotsen hirugarren topaketa ospatu genuen Donostian, Afrikaren Aldeko Taldearekin (GPA). Derandein Fundazioa lan-sare horretako kide da. Saharaz hegoaldeko Afrikako lankidetza-munduarekin zerikusia duten eragile afrikar profesionalei entzuteko asmoz sortu zen topaketa hau, gure lankidetza-proiektuen eta egungo lankidetza-ereduaren protagonistak diren pertsonak, gizarteak eta erakundeak entzun egin behar direla sinetsita. Horrela, lehen eskutik konta ditzakete gure lankidetza-ereduen eta -tresnen irismena, inpaktua edo zailtasunak beren lurralde eta komunitateetan.


Hirugarren topaketa honetan, aurreko edizioetan “Ahotsak” izenekoan atera ziren gai kezkagarrietako batean zentratu ginen: nazioarteko lankidetza eta garapenerako politiken koherentzia. Eremu zabala da, eta guk, oraingoan, euskal enpresen nazioartekotze estrategiara bideratu nahi izan dugu, eta, zehazki, Afrikako testuingurura.


Hori dela eta, Afrikaren Aldeko Taldeak egokitzat jotzen zuen Afrikako bi adituk gai honi buruz duten ikuspegia azaltzea. Horretarako, hauen parte-hartzea izan genuen:


  • Mariama Badji. Senegaleko kazetaria. Migrazioetan espezialista. África Feliz Senegall GGKEaren hastailea eta presidentea.


  • Georges Belinga Narvaez. Bilbotarra jaiotzez, aita kamerundarra eta ama euskalduna. Marketinean eta merkataritzan aditua. SFKoop34 sortu zuen, 16 kultura eta herrialde desberdinetako 30 proiektu baino gehiago dituen mikroenpresa sozialen haztegia.


GPA-tik, izugarri eskertzen diegu Georges eta Mariamari parte hartzeagatik eta lekukotasunagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu bilerara hurbildu ziren erakunde publikoetako ordezkariei, elkartrukerako gune aberatsa eta beharrezkoa sortu baitzen, guztion artean afrikarren begirada eta errealitatea kontuan hartutzen dituen politikak eraikitzen jarraitzeko.

 


Comentarios


bottom of page