Datorren irailaren 11n berriz ospatuko dugu gure Derandein Mendi Martxa!
- Derandein Fundazioa
- Aug 30, 2022
- 1 min read
Derandein Fundaziotik Amorebieta-Etxanoko herritarrei itzuli nahi diegu Saharaz hegoaldeko Afrikako herri behartsuenekin duten konpromezua eta borondatea. Hori dela eta, datorren irailaren 11n gure ohiko Mendi Martxa ospatuko dugu Amorebieta-Etxanon. Eskerrak eman nahi dizkiegu Amorebieta-Etxanoko Udalari eta VASCO Logistics taldeari haien lankidetza eta inplikazioagatik.
Parte hartzeko, pertsona guztiek izena eman beharko dute hurrengo formularioan, derandein@derandein.org posta elektronikoan edo ibilbidearen irteera-puntuan (erregistroak 9:30ean).
Parte hartzera animatzen zaituztegu. Zuen zain egongo gara!
Comments