top of page
Derandein Fundazioa

Erantzun berritzaileak haurren desnutrizioari aurre egiteko Kokuselein, Ipar Turkana, Kenya



Kokuseleiko, Ipar Turkana (Kenya), haurren arteko elikadura-segurtasuna hobetzeko asmoz, San Pablo Apostol Community Mission erakundeak Kokuseleiko Keapat komunitatean egin zuen lan 2021ean zehar elikagai nahiko, seguru eta elikagarriak ekoiztuz eta kudeatuz.


Zehazki, agroekonomiari buruzko lau tailer egin ziren. Hauetan gai desberdinei buruz hitz egin zen, halanola: uztaren kalitateari eta aurrezteko moduei buruz, eta produktuen salmenta hobetzeko teknikei buruz. Gainera, erlezaintzan oinarritutako jarduera berri bat jarri zen martxan. Horretarako, estalki bat eraiki zen, zeinek 20 erlauntza biltzen dituen eta dagoeneko 20 kilo ezti ekoiztea lortu duenak. Horrez gain, zenbait prestakuntzaren bidez, gurasoen gaitasunak indartu egin ziren haurren elikadura eta osasuna ziurtatzeko asmoz. Komunitateko ama-haurrentzako zentroa baratzean zein erlauntzetan ekoiztutako elikagaiakin hornitu zen. Lau ama eta bi aitaren laguntzari esker, egunero bi otordu banatu zitzaizkien komunitateko adingabeei.

Hasieratik, proiektu hau berritzaile eta integratzailea dela kontsideratu zen haurren desnutrizioari kontra egiteko erantzun multisektoriala proposatzen baitzuen. Era askotako laguntza eskaini zitzaion komunitateari tokiko adingabeek eta hauen familiek pobrezia egoerei aurre egin ahal izateko. Historikoki artzain izan den gizarte batean nekazaritzan eta erlezaintzan oinarritutako jarduerak egiten proposatzeak, aldaketa kultural handi bat suposatzen du. Dena den, proiektu honek erakutsi du posible dela tokiko komunitateek bestelako ekoizpen-alternatiba batzuk izatea, seguruak eta mantentze-lan sinpleekin.


Guzti honen bitartez lortutako emaitzak oso positiboak izan dira, 2021ean ez baitzen desnutrizio larririk edo moderaturik erregistratu. Aipatzekoa da proiektu hau Kutxa Fundazioaren dohaintzari esker gauzatu dela.

Comentários


bottom of page