top of page
Derandein Fundazioa

Kinshasa-ko Covadongako Ama Birjina eskolaren birmoldaketaren bigarren fasearekin hasiko gara aurki

Uztailean, gure Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) kontrapartea Kinshasan (Kongoko Errepublika Demokratikoa) dagoen Covadongako Ama Birjina ikastetxeko instalazioak egokitzeko obren bigarren fasea hasiko da.

Lehen fasea 2019an egin zen, eta kanalizazio septikoarekin, hustubidearekin eta dutxekin hobetutako komun berriak eraiki ziren. Gainera, sabaiak sendotu, eta eskolako jantokirako sukalde bat eraiki zen. Eta, hori guztia, Inversiones Ergoien SL enpresak emandako funtsei esker. Bigarren fasean, birmoldaketarekin jarraitzea dago aurreikusita, ikastetxearen baldintzak hobetu ahal izan daitezen. Obrak Irizar S. Coop eta Izar Cutting Tools SAL enpresetatik eta beste emaile partikular batzuengandik lortutako dohaintzei esker egingo dira.

Eskolatzea batez beste 5 urtekoa (emakumeen kasuan) edo 8 urtekoa (gizonen kasuan) den herrialde horretan, Covadongako Ama Birjina eskolak Kingabwa auzoko haur-hezkuntzako, lehen

hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako 600 haur baino gehiago hartzen ditu. Hezkuntza bermatuta dago Zornotzako Udalak, Bilboko Portuko Agintaritzak, Progeco Bilbao SAk eta DERANDEIN FUNDAZIOKO beste emaile pribatu batzuek emandako laguntzei esker.



Comments


Commenting has been turned off.
bottom of page