top of page
Derandein Fundazioa

Kinshasako Kingabwa auzoan eskola-uzte tasa murrizten lagundu dugu

Nuestra Señora de Covadonga-Kepa Azarloza ikastetxea Kingabwa auzoan dago, Kinshasako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) eremu pobretuenetako batean. Ikastetxe hau Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) tokiko erakundeak kudeatzen du 2014tik, eta hiru hezkuntza-maila eskaintzen ditu: haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza.


Gure lankidetza irakasleen prestakuntzan, haien soldaten ordainketan, eskolako materialen erosketan, ikastetxeko azpiegituren hobekuntzan eta eskolako curriculumean prestakuntza zein irakasgai berriak sartzen oinarritzen da, hala nola, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, ingurumenaren babesa eta osasunaren garratzia.


Lankidetza hau 2019 urtetik eman da eta honi esker eskola-uztearen tasa murriztu egin da 2019an %2,6koa izatetik 2022an %1,4koa izatera, kontuan hartuz herrialdeko eskolatzearen batez bestekoa 5,3 urtekoa dela neskengan, eta 8,4 urtekoa mutilengan.


Derandeinetik hainbat emaile pribatu eta publikoren laguntza eskertu nahi dugu, hala nola Amorebieta-Etxanoko eta Andoaingo Udalena, Bilboko Portuko Agintaritzarena eta Irizar S.Coop-ena, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoko gero eta haur gehiagok kalitatezko hezkuntza jaso ahal izatea ahalbidetzen dutelako. Aipatzekoa da 2021-2022 ikasturtean Nuestra Señora de Covadonga- Kepa Azarloza ikastetxeak guztira 536 ikasle izan zituela, gehienak auzoko baliabide gutxiko familietatik etorriak, eta urtero gero eta haur gehiago matrikulatzen direla ikastetxean.





Comments


bottom of page