top of page
Derandein Fundazioa

Ekoizpen-jarduera berriak Kokuselei eskualdean (Kenya)


Kenyako Kokuselei eskualdean lehorteak etengabeak dira eta goseteak pairatzen dituzte aldizka. Horregatik, ingurunearen garapena ziurtatzeko, funtsezkoa da tokiko bizilagunen nutrizio-beharrei aurre egiteko nahikoa elikagai eskura izatea —fisikoki, sozialki eta ekonomikoki eskuragarri—, betiere elikagai seguruak eta elikagarriak, batez ere talde zaurgarrienentzat, haurrentzat, adibidez.


Egoera horretan, gure tokiko kontraparteak, San Paulo Apostoluaren Misio Komunitateak, haurren malnutrizioari aurre egiteko proiektua jarri du martxan Kabosan eta Keapat komunitateetan, Kokuselei eskualdean, Turkanako iparraldean. Proiektuak askotariko sektoreetara hurbiltzea proposatzen du, eta, horretarako, ekimen hauek hartzen ditu barne: nekazaritza-jarduera jasangarriak abian jartzea —erlezaintza ere bai, berrikuntza gisa—, elikadura kudeatzea, haurren osasuna sustatzea, osasun-prestakuntza bultzatzea eta ingurumena zaintzea.


Modu horretan, proiektuak hiru eremu nagusitan eragitea lortuko du: osasunean (batez ere haurrei dagokienez), tokiko ekonomian (negozioak sendotuz eta dibertsifikatuz) eta ingurumenean (ekoizpen ekologikoaren bidez eta ingurumena zainduz).


Proiektuak Kutxa Fundazioaren laguntza finantzarioa du.

Comentários


bottom of page