top of page
Derandein Fundazioa

Osasun menstrualaren sustapena Karatun (Tanzania) nesken eskola-absentismoari eta desertzioari aurre egiteko


Tanzaniako "Mwema Street Children Center of Karatu" (MSCCK) erakundeak, Arusha eskualdeko Karatu barrutian kokatuta, haur ahulenen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, batez ere kalean bizi eta lan egiten duten adingabeena eta haien familiena. Zehazki, bere zeregin nagusietako bat eskola-desertzioari aurre egitea da, kale-egoeran dauden adingabeak hezkuntza-sistema formalera itzultzen saiatuz.


Tanzanian, neska nerabeen absentismoaren eta eskola-desertzioaren arrazoi nagusietako bat hilekoaren higiene produkturik ez izatea da, ezta osasun menstrualari buruzko heziketarik ere. Nesken % 42k ezin ditu hilekoaren higiene produktuak eskuratu, eta horren ondorioz, askotan klasera falta dira, ez dute parte hartzen eskola-jardueretan, edo eskola uzten dute. Horri guztiari, inguruko (familia eta komunitatea) hilerokoari buruzko arau soziokulturalak, estigma, aurreiritziak eta tabuak gehitu behar dizkiogu.


Derandein Fundaziotik, Balmasedako Udala, Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtseko (FIDA) langileen laguntza-funtsa, Izar Cutting Tools, Irizar S.Coop. eta Apodaka Administraciones S.L., bezalako erakundeen lankidetzari esker, besteak beste, MSCCKri lagunduko diogu Karatuko barrutian hilekoaren osasuna sustatzeko proiektu bat abian jartzen. Proiektu honen helburua izango da osasun menstrualari buruzko informaziorako sarbidea erraztea hezkuntza inklusiboko programa baten bidez, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, genero-ikuspegia kontuan hartuta; higiene menstrualeko produktuetarako sarbidea erraztea alternatiba jasangarriak sustatuz, hala nola konpresa berrerabilgarriak; eta, azkenik, hilekoaren inguruko genero-diskriminazioari aurre egitea, komunitate-sentsibilizazioko eta eskola-sentsibilizazioko ekintzen bidez. Proiektu hau Karatuko barrutiko Hezkuntza, Gizarte Gaietako eta Osasun Sailekin lankidetza estuan garatuko da. Aurrerapenak partekatzen joango gara!

Comentarios


bottom of page