Nairobin, Kenyan, sexu eta genero indarkeriatik bizirik atera diren emakume errefuxiatuak gizarteratzearen alde egin dugun proiektua emaitza onekin amaitzen ari da. Joan den urtarrilean jarri genuen martxan proiektu hau, “Jesuit Refugee Service” (JRS) erakundearekin batera, gure tokiko elkartea. Proiektuaren bidez, sexu eta genero indarkeriaren biktima diren emakume errefuxiatuen talde bati laguntza eman zaie, lan-merkatuan modu egokian integratzeko ekintzailetza abian jartzeko. Proiektuaren bidez, emakumeek negozioak kudeatzen eta oiloak hazten ikasi dute, ondoren negozio bat abiatzeko oiloek emandako arrautzen salmentarekin. Horrez gain, proiektuak iraun duen bitartean, emakume hauek laguntza psikosoziala jaso dute, taldeka zein banaka.
Aipatzekoa da, proiektua abiatu zenetik, emakumeek motibazio eta interes handia erakutsi dutela proiektuan parte hartzeko. Izan ere, beraiek izan ziren proiektua gauzatzen hasi zenetik lehenengo hilabeteetan oiloak haztearekin batera baratze bat martxan jartzea proposatu zutenak. Gaur egun, egunero lan egiten duten oilategia dagoen lursailean, baratzerako gune bat prestatu dute non tererea (amarantoa), espinakak, kalak eta kundea landatu diren. lantzen ari diren. Modu honetan, aurreikusita zegoen moduan, emakumeek ekoiztutako arrautzak saldu ahal izango dituzte eta baita baratzean haziz joango diren barazkiak ere.
Nairobi (Kenya) bezalako hiri-testuinguru aldakorra batean, lan-aukerak oso mugatuak dira emakumeentzat. Aukera horiek are gehiago murrizten dira kalteberatasun-egoera larrian dauden emakumeen kasuan. Bizirauteko aukera gutxi izaten dutenez, gizonek menderatutako segurtasun gutxiko guneetan lan egin behar izaten dute, berriz indarkeriaren biktima bihurtuz kasu batzuetan. Askotan ere, distantzia luzeak egin behar dituzte edo denbora luzea eman behar dute produktuak saltzen hainbat motatako indarkeriak jasan ditzaketen lekuetan. Derandein Fundazioan poztu egiten gaitu jakiteak proiektu honetan parte hartzen ari diren emakumeak motibatuta sentitzen direla, ez bakarrik proiektuan aurreikusitako ekintzekin, baita ekintzailetza are gehiago handitu nahi izatearekin ere. Eskerrak eman nahi dizkiogu Irungo Udalari, haren laguntzarik gabe proiektu hau ezinezkoa izango litzatekeelako.
Comentarios