top of page
Derandein Fundazioa

Teknologia berriak eta hezkuntza Kingabwan


Zornotzako Udalak beste urtebetez lagundu du Covadongako Ama Birjina Eskolako (Kepa Azarloza Zentroko) ahalmenak indartzen, Kongoko Errepublika Demokratikoko (KED) hiriburu Kinshasako auzorik behartsuenetako batean haur-hezkuntza eta lehen eta bigarren hezkuntzak hango haurren eskura egon daitezen. Laguntza horri esker, Kingabwa auzoko baliabide gutxiko familietako 500 haur baino gehiago joan ahal izango dira eskolara 2021-2022 ikasturtean. Gainera, oraingo honetan, beste zazpi ordenagailu bidali dira informatikako gelarako. Horri esker, ikasleek, teknologia berrien arloan ez ezik, beste arlo batzuetan ere izango dute ezagutzak lortzeko aukera.


UNICEFek argitaratutako Haurtzaroaren Munduko Egoera 2017: haurrak mundu digital batean txostenak erakusten duenez, Interneten sartzeko izugarrizko arrakalak daude munduan, eta horrek desberdintasunak sortzen ditu hezkuntzan eta lan-merkatuan sartzeko aukeran, besteak beste. Mundu digitala, bere abantaila guztiekin, ez da denengana berdin iristen, ez eta, beraz, haur eta gazte guztiengana ere. Sareko sarbidea funtsezkoa da, hor baitago gizarte-bazterketaren eta aukera-berdintasunaren arteko aldea. Afrikan, 15 eta 24 urte bitarteko pertsonen % 60 ezin da sarera konektatu; Europan, berriz, portzentaje hori % 4koa baino ez da.


Hain zuzen ere, Afrikako haurrek eta nerabeek dute Interneten sartzeko aukera gutxien. KEDen kasuan, Interneteko sarbidea % 19koa da, Digital 2020 Report, Hootsuite et We Are Social txostenaren arabera. Ez dago ordenagailuen erabilerari eta Interneteko sarbideari buruzko datu ofizialik KEDeko ikastetxeei dagokienez, baina, iturri ez-ofizialen arabera, herrialde osoko ikastetxeen % 6 baino ez litzateke ehuneko hori. Beraz, haur eta gazte horiek desabantaila eta desberdintasun handiko egoeran daude mundu digitalizatu honetan.

Comments


bottom of page